#365ipuin lehiaketa

Horra Twitterren mezuak idatziz 100€ irabazteko aukera!

egunsentiederra

Durangoko Berbaro euskara elkarteak #365ipuin lehiaketaren 2. edizioa jarri du martxan: Ipuin Laburren Lehiaketa 140 karaktere.

Hiru kategoria ditu lehiaketak: 14-16 urteko Durangaldekoen ipuin laburra; 17 urteko Durangaldeko ipuin laburra; eta Twitterreko ipuin laburra, eremu geografiko eta adin guztietarako.

Epea. Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 3a da.

Sariak

  •  Twitterreko ipuin labur onena (eremu geografiko eta adin guztietarako / ipuin kopurua: mugarik gabea): 100 € + liburu sorta.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 16an izango da.

Lehiaketako oinarriak: hemen.

#365ipuin lehiaketara aurkeztutako Ipuin labur batzuekin osatutako bideoa

Informazio iturria: http://anboto.org/komunitatea/berbaro/1446549082007

View original post

Advertisements

Xuxen – Zuzentzaile ortografiko automatikoa

Euskaraz idazteko daukagun zuzentzaile ortografiko automatikorik ezagunena Xuxen da.

Azken bertsioetan, ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere ikasi du Xuxenek.

Deskargatu Xuxen

Mozilla Firefox nabigatzailean Xuxen txertatu daiteke eta Interneten zerbait idazten dugun bakoitzean ortografia kontuetan laguntzaile automatiko ederra izango dugu.

Mila esker Elhuyar eta Ixa taldekoei!!!

Puntu lila

Deskargatu puntu lila, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa

Datorren azaroaren 25ean Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila. Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Gehiago hementxe: http://www.emakunde.euskadi.eus/lila-puntu/u72-cotevimu/eu/#sthash.wB2boSO8.dpuf

Kirol-jaia Faduran igandean urriaren 25ean

egunsentiederra

Sendik antolatua, kirol-jaia Faduran. Igande honetan.

Kirolaren jaia prestatzen ari gara aurten ere familientzat, bertan ohikoak ez diren kirolak praktikatu nahi ditugu: hockey, boxeo, slackline, xake, paddle surf eta urpekaritza. Urriaren 25ean, igandea, 11:00etatik 14:00etara eta ur-kirolak 14:15etik aurrera, Fadurako frontoietan eta igerilekuetan. Animatu zaitezte. Jaia doan izango da.

Saio hau prestatzeko hainbat lagun eta elkarteren laguntza izaten ari gara, besteak beste: GETXOKO NORTHWIND UR-KIROL KLUBA, CLUB AJEDREZ GETXO, BOXEO IZARRAK KIROL TALDEA, HOCKEY STICK KLUBA, OREKAN SLACKLINE BIZI ETA GETXO KIROLAK. Eskerrik asko denoi!

Hiru ordutan zehar, txanda laburretan, sei kirolak probatzeko aukera izango dugu, Fadura kiroldegiko frontoietan eta igerilekuetan. Ur-kirolak eguerdian izango dira, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da. Jarduera guztiak doan dira.

Izena emateko telefonoz deitu (685 73 29 63) edo emailez idatziguzue, nortzuk zareten, izenak, adinak eta kontakturako telefono zenbakia eman.

Noiz: urriak 25, igandea

Hockey, boxeo, slackline eta xakea
Ordutegia: 11:00-14:00

View original post 86 more words

3guazten literarioak

egunsentiederra

Aurten, berriro ere, Ibon Idoiagak egindako lanari esker eta Kultur Leioaren azpiegiturari esker, 2015-2016 ikasturteko Irakurle-klubeko batzarrak egingo dira. Ibonek 3guazten literarioak edo deitu die gogoratzeko hileko hirugarren eguaztenenetan, asteazkenetan, elkartuko garela.

Gure ikasleren batek zerrendako libururen bat irakurriko balu, bere euskara irakaslearekin komentatuz gero, nota igotzeko argudio on bat izango luke.

Hauxe da ikasturte honetarako Ibonek prestatu duen egitaraua. (<< Egin klik<<)

Leioako irakurle txokoan, hileko hirugarren eguaztenetan, normalean ez gara hainbeste lagun elkartzen. Hurbilduko bazina, ONDO ETORRI!!!                                                                                                                                            Argazkigilea: Rico Shen [GFDL (http://www.gnu.org/copyleft/fdl.html) undefined CC BY-SA 3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)%5D,

View original post

Kaixo mundua!

Blog hau 2015-2016 ikasturtearen hasieran Euskara mintegiko irakasleok sortu genuen. Asmoa ikasleekiko eta familiekiko gure komunikazio hobetzea zen.

Orokorrean, blog hau euskarazale guztiontzat sortu genuen, ez gure irakasgaiari erabat loturiko kontuetarako bakarrik.

On Josemiel Barandiaran horrek eman zigun bere izena ikastetxekooi. (Argazkigilea:Jesus Mari Arzuaga CC BY-SA 3.0 (via http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)