2016. urteko ‘uzta’

111 ikasleetatik 27k lortu zuten leku publiko batean bere testu zuzenduak argitaratzeraino eraman.

//platform.twitter.com/widgets.js

Advertisements

2015-2016. ikasturteko kronika – Beste eredu bat

egunsentiederra

Gogoratu, maiatzeko testu tipo berezia ikasturteko kronika zen. Driveren bidez partekaturik daukazue gidoi bat eta eredu bat edo beste.

Ikasle batek baimena eman dit bere ikasturteko kronika hona kopiatzeko. Ikasle horrek ez du bere izena ezkutatu nahi baina argitaratzea ere, ez du nahi.

Horra:

2015-2016 ikasturteko kronika

Urte honetako ikasle taldearekin DBH 1eik egon naiz. Lehen Hezkuntza Mercedarias ikastetxean eta San Bartolomé eskolan egin nuen. Ikasturtea hasi zenean pixka bat beldurtuta nengoen goiko institutura pasatzea gauza berria zelako baina ez da aldaketa hain handia izan, azken finean. Irakasle batzuk beheko institututik ezagutzen nituen: Gorka, Mariví, Mikel…

Ikaskideekin ondo moldatu naiz hau gure 4. urtea elkarrekin zelako. Urte honetan hobeto konpondu naiz pasa den urteetan erlaziorik ez nuelako pertsona batzuekin eta aurten bai.

Ikasturte hasieran Gorkak proposatutako Graffitiei buruzko idazlan bat egin nuen. Gero nire gustuko gaiei buruz idatzi nuen gehien bat.

Ordezkariaren hautaketa kontu erraz bat izan zen, ordezkari…

View original post 1.081 more words

HiztegiAPP telefonoan instalatzea merezi du

egunsentiederra

Hiztegiak eta bestelako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplikazio berri bat kaleratu du Elhuyarrek mugikorretarako: HiztegiAPP.

Dagoeneko eskuragarri dago Google Playn, Android mugikorretarako, eta laster egongo da erabiltzeko moduan iOS mugikorretarako bertsioa ere App Storen (une honetan, beta bertsio bat dago).

HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du. Tartean, euskarazko hiztegi elebidunak, eleaniztunak, sinonimoen hiztegiak, corpusak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta abar eskaintzen ditu. Lehenespenez, 8 hizkuntza-baliabide hauetan egiten du kontsulta:

Nahi izanez gero, bilaketak baliabide horietan guztietan batera egin ditzakezu, edo kontsultarako baliabideen zerrenda pertsonalizatu dezakezu, eta nahi duzunean aldatu, unean uneko beharrak kontuan hartuta. Hautatzen dituzun baliabideen arabera, hizkuntza-aukera bat baino gehiago dituzu, betiere tartean euskara dela (gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, latina, japoniera…).

Aplikazioa erabilerraza da oso, eta…

View original post 94 more words

Argihizkiak 2016

16 urtetik gorakoentzat

egunsentiederra

//platform.twitter.com/widgets.js

http://argihizkiak.com/

Argihizkiak 2016 – Leioako bulebarrean (Leioako Udalaren webgunearen bidez)

Oinarriak

Lehiaketa / Oinarriak

PARTE-HARTZEA
• Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia erabat onartzea dakar.
Maila bi daude (adinaren araberakoak):
16-18 urte bitartekoena
18 urtetik gorakoena
• Testuek euskaraz idatzita egon behar dute, euskara batuan edo euskalkietan.
• Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa, haikua…).
• Testu bakoitza argazkietako batean egongo da oinarrituta eta egileak adierazi beharko du zein den aukeratu duen argazkia (argazkiaren eta argazkilariaren izenak idatzita).
• Testu bakoitzak izenburu laburra izango du.
• Atal bi izango ditu lehiaketak (testuen luzeraren araberakoak):
▸ Labur-laburra (160 karaktere gehienez, espazioak barne, eta izenburua aparte)
▸ Laburra (100 hitz gehienez, izenburua aparte)

EPEA
• 2016ko maiatzaren 2tik 2016ko maiatzaren 31ra (biak barne).
• Epe horretatik kanpo jasotako testuak…

View original post 133 more words

Maitasun Gutunen XVII. Lehiaketa

 

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.


LEHIAKETA
* Maitasun gutunak

PARTE-HARTZAILEAK
* A kategoria: 18 urtera arte.
* B kategoria: 19 urtetik 30 urtera.
* C kategoria: 31 urtetik 55 urtera.
* D kategoria: 56 urtetik gora.

LANAK AURKEZTEKO EPEA
* 2015eko abenduaren 30ra arte.

SARIAK
*  1. saria: 250 €, garaikurra, diploma.
*  2. saria: 125 €, garaikurra, diploma.

Nola sortu blog bat

Blog bat sortu nahi eta ez dakizu nondik hasi?

Horra Azkue Fundazioak ekoiztutako bi bideo.
Blog bat doan sortzeko munduko aukerarik erabilienak:

WordPress (software librea + eus)
Blogger (blogspot > Google enpresakoa)

egunsentiederra

Interneten blog bat sortzeko, zerotik hasita, tutorial asko topa daitezke… Niri bi hauek gustatu zaizkit.

Ea baten batek tutorial hoberik (azalpen testua , aurkezpen digitala…) argitaratzen duen.

View original post